Ekintza feminista Europako mugen aurka! Egin bat gurekin!

In english

En castellano

In italiano

 

2015az geroztik, Europako mugak ixteko politika indartu egin da, eta migrazioa are gehiago kriminalizatu. Schengen eremuak armategi errepresiboa sendotzen jarraitzen du erbestera behartutako pertsonen aurka. Mugak ixteak  atzerriratuen aurka era askotako indarkeria eragiten duten ekonomia mafiosoak bultzatzeko baino ez du balio. Mugikortasuna kriminalizatzeko politika horiek eragin berezia dute emakumeengan, lesbianak eta transexualak barne, Europako migratzaileen % 54 baitira. Migrazio-ibilbidean, ordena patriarkalarekin bat ez datorren pertsona oro genero-indarkeriaren objektu da. Bada garaia gure indarrak zabaltzeko, agerian ez dena ikusarazteko.

Guk, Europa osoko feministok, gizarte-maila eta adin guztietakook, direnak direlarik gure jatorriak, gure hautuak, gure munduak… altxa ditzagun gure ahotsak. «Ez! Zuek ez gaituzue ordezkatzen… Politika hauek ezin dira gure izenean gauzatu! Ez dugu zuen harresirik nahi gure inguruan! Ez! Ez gure izenean!». Izan ere, Virginia Wolf idazle feministak esan zuen bezala, «Emakumea naizenez, ez dut herrialderik. Emakumea naizenez, ez dut herrialderik nahi. Nire herria, emakumea naizenez, mundu osoa baita». Izan ere, muga politikoak eraikuntza sendo eta militarista dira, gerretatik, indarkeriatik eta heriotzatik sortuak.

Historia militarista eta patriarkal horrekin amaitzeko, 2021eko ekainaren 5ean ekintza feminista transnazional handi bat antolatu dugu Nizan. Hiri hau sinbolikoa da, Ventimiglia-Menton mugaren kudeaketan toki estrategikoa du eta. Migrazio politikak Europa mailan erabakitzen dira: beraz gure erresistentzia ildo horretan burutu behar dugu.

Gure ekintza feminista izango da, emakumeek, lesbianek eta trans pertsonek pentsatu eta antolatua. Hainbat kultur ekitaldi ospatuko dira bertan.  Ongietorriak izango dira ekimen emantzipatzaile honetan lagundu eta sostengua eman nahi diguten pertsona guztiak.

«Emakumeak, migrazioak, babeslekuak» topaketa feminista europarraren amaieran, hau da 2019ko irailaren 27tik 29ra Genevan, Suitzako Emakumeen Mundu Martxaren ekimenari esker ospatu zen europar topaketan, 263 militante bildu ziren Europako erresistentzia-sare feminista gorpuzteko. Ondoren, sarea hazi eta gure erabakitasuna indartu egin zen. Gurekin elkartu eta gure ekintza ederra aberastera gonbidatzen zaituztegu. Zuen parte hartzearekin, zuen ahotsarekin, zuen sormenarekin…

Jarrera, eragin-iturri eta sentsibilitate feministek ez dute oztopo izan behar gardentasun osoz egingo den ekintza kolektibo honen inguruan guztiok bat egiteko.

Erakundeko kide izan nahi zenuke? 

Laguntza ofizialik eman zenezake? Edota ekonomikorik?

Ekintza hau antolatu eta zuen etorrera prestatzeko, edo era guztietako ekintzak proposatu, sortu, pentsatu, abestu eta guk desio dugun mundua dantzatzeko, Lekuko-taldeak sortu ahal izango zenituzke?

Zure parte hartzearen erantzuna ahalik eta azkarren jaso nahi genuke, toutesauxfrontieresfr@gmail.com helbidera mezua bidaliz.

Gure ametsen itsasoa ikaragarria da, eta ez dago hori zatituko duen mugarik!

PACA-LIGUARIA «Denok mugetara» ekintzaren koordinazioa